viernes, 21 de diciembre de 2018

domingo, 2 de diciembre de 2018

Salmenta

Nahiz eta eguraldi kaxkarra izan, lehenengo mailako ikasleak baratzara joan ziren. Bertatik letxugak, zerbak eta perrexila hartu zituzten, eta lauetan eskolako aterpean saltzen jarri ziren.





martes, 27 de noviembre de 2018

Baratzako bizidunak

Lehenengo mailakoak baratzara joan ziren  lekuz kanpoko belarrak kentzera, eta hori bakarrik ez zuten kendu. Ikusi, ikusi...
Ikusten al dituzue arrotzak?

Brokolia jango al du?

Ezzzz, hostoak jaten dituzte!

Idarrak ereiten

2.A gelakoek, eskolako baratzean, idarrak erein dituzte. Hasieran, haziak  kanpotik eta barrutik  behatu dituzte, eta ondoren baratzean  sartu dituzte.
Larrosa kolorekoak ikusi arren, txuriak dira

Uretan jarri ditugu biguntzeko

Labana batekin erdibitu ditugu eta  barruko hostoa ikusi diogu.

viernes, 16 de noviembre de 2018

Eskola txukuntzen eta apaintzen


Ostiralero bezala, lehenengo mailakoen txanda izan da. Gaur, egindako lana ugaria izan da; ikusi, ikusi...

Batzuk, hesian txartelak jarri dituzte "Natura naturan, zakarra zakarrontzian"

Begoñarekin galtzadako berdegunea garbitu dute.

Lorak, pentsamenduak, landatu dituzte.

Bukatzeko, lorontzi bakoitza bere lekuan utzi dute.




jueves, 15 de noviembre de 2018

Baratza

Gaur, 2.mailakoek baratzatik bere etekina jaso dute.
Hurrengo argazkiak ikus itzazue, eta ikusiko dituzue nolako letxugak lortu dituzten.




BENETAN EDERRAK!




Uzta jaso ondoren, irakasle gelara joan dira eta irakasleei saldu die. Lortutako diruarekin (12,80 €) barazki berriak eta haziak erosiko dira, eta agian merendola bat prestatuko dugu.
Hurrengo batean lehenengo mailakoen txanda izango da.
ZERBAK, GERO ETA HANDIAGOAK DAUDE.

viernes, 26 de octubre de 2018

konposta

Ostiralero bezala, geletako arduradunek pasiloetatik organikoa hartu dute eta konpostagunera joan dira.
konpost ontzien tapa zabaltzen dutenean, normalean ornogabe ugari topatzen dituzte: zizareak, karakolak, eulitxoak... Oraingo honetan, konpost ontziaren ondoan dagoen beste ontzi batean, beste bizidun (hilda) batekin aurkitu gara.


jueves, 25 de octubre de 2018



Gure baratza primeran dijoa!
Ikusi, ikusi...
2A gelakoak lehenak izan ziren  landatzen. Ikusten ahal dituzue zenbat hasi diren letxugak, brokoliak...

















Lehenengo mailakoak ere, lan bikaina egiten ari dira.

Aste honetako asmakizuna hurrengoa da:
 "BA AL ZENEKIEN PLASTIKOEN ONDORIOZ, URTEAN MILIOI BAT ITSAS HEGAZTI HILTZEN DIRELA?
  •     EGIA
  • GEZURRA      

jueves, 11 de octubre de 2018

Asmakizuna

Datorren asmakizuna hurrengoa da:

"Egunkariak, aldizkariak eta kartoiak nire barruan utzi ez gero, asko pozten naiz."

2018-19 IKASTURTEA

Dagoeneko ikasturtea hasita dago eta Blog honetan nahiz eta informazio gutxi azaldu, jarduera ugari egin ditugu: konposta martxan jarri dugu, baratza, asmakizun txokoa...
Hona hemen argazki batzuk!




jueves, 6 de septiembre de 2018

ONGI ETORRI

Ongi etorri Luzaro ikastetxeko kideak!!!
2018-19 ikasturtean HONDAKINEN gaiari helduko diogu.
Dagoeneko, Luzaro ikastetxeko Guraso Elkartea lanean  hasi da.
Gure gizarteak gero eta plastiko gehio erabiltzen du, eta honek arazo larriak sortzen ditu. Hau kontutan izan da, aurten, ikasleen liburuak plastikozko plotsetan sartu beharrean, paperezko zorroetan sartu dira.

domingo, 3 de junio de 2018

Marrazki lehiaketa

Ekainaren 1ean, Geoparkeak antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa izan zen.
Sari nagusia Luzaro ikastetxean geratu zen eta Nere Barrera izan zen irabazlea.
ZORIONAK parte hartu duzuen guztioi!!!

viernes, 25 de mayo de 2018

UDAL FORUA

Luzaro ikastetxeko Agenda 21eko ordezkariak udaletxean antolatu den Udal foruan izan dira.
Bertan, ikasturtean zehar egidako ekintzak, hartuko dituzten konpromezuak eta udalari luzatzen dizkieten proposamenak aurkeztu dituzte.




viernes, 18 de mayo de 2018

GEOPARKEARI BURUZ HAINBAT INFORMAZIO




Abian da Geoparkeen Europako Astea 2018

Maiatzaren 23tik ekainaren 10era, geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio-ekimenak egingo dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkearen balioak ezagutzera emateko. Ikusi egitaraua!

domingo, 18 de marzo de 2018

Uraren Nazioarteko Eguna

Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hau dela eta, Luzaro ikastetxea dagoeneko prestatzen hasi da.
Ura gure altxorra da


"Ez elikatu monstrua" Kontuz komunetik behera botatzen dugunarekin

"Ura da, gu gara" Ba al zenekiten gure gorputzeko %70rra ura dela?


domingo, 25 de febrero de 2018

Zuhaitz eguna


Lagun agurgarria,
Datorren martxoak 3, larunbata, goizeko 11:30etan, Debanaturak, SEO/BirdLife-ren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Debako Zuhaitz Eguna ospatuko du Deban. Badira iadanik urte batzuk herritarren laguntzari esker egun berezi hau ospatzen dugula Debako ingurunea hobetzen laguntzeko asmoz.
Aurtengo ekintzaren helburua da herritarrei jakinaraztea zuhaitzek edota zuhaitzkak zer-nolako garrantzia duten IBAI-ERTZETAN.
Ekimen hau SEO/BirdLife Euskadiko Ingurumen Boluntariotzako kanpainaren baitan abain jarri den "Boluntarioak habitatak hobetzen biodibertsitatearen alde"
Hau dela eta, Zuhaitz egun honetan bultzatu nahi diren eraketa nagusia hurrengoa da; erriberako basoa, haltzadiz (Alnus glutinosa), sahastiz (Salix alba eta Salix atrocinerea), milazkadiz (Tamarix gallica) eta fruituak ematen dituzten zuhaixken orlaz osatua, guneko landaretza potentzial gisa hartuak; espezie arrotzik eta aztorapenik gabe bertan egon beharko liratekenak.
Besterik gabe, zuen seme-alabekin parte-hartzera gonbidapena luzatu nahi dizuegu, hortaz, zuhaitz bat adoptatu eta zaindu dezazue!!
Oharra: zuhaitz landaketaz gain, hegaztientzako habi kutxak ezarriko dira erebai, martin arrantzalearentzat besteak beste.
Anima zaitezte!
Diego Mendoza, Debako Gela Berdea, Debanatura 

Nolakoak dira gure haziak?

Nolakoak dira gure haziak?Kanpotik eta barrutik berdinak al dira?
Itziarko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak aurreko ostegunean, otsailaren 22an, ikerketa lanean aritu ziren.
Sorpresa bat baino gehiago ikusi zuten!!



Kanpotik bi zati desberdin ikusi ditugu: azala eta hiluma.
Erdibitu dugunean, lehenengo sorpresa  ikusi dugu: sustraia eta hostoa.
Bat batean, bigarren sorpresa azaldu da: Nor izango ote da?

Horrelakoak dira. Norbaitek daki  nortzuk diren?

miércoles, 21 de febrero de 2018

URAREN ZIKLOA

Otsailaren 15ean, Luzaro ikastetxeko ikasle batzuk, udaletxera joan ginen Uraren Zikloa hobeto ezagutzera. Bertan, udaletxeko ingurumen teknikaria, Debegesakoa, Gipuzkoako Ur Kontsortziokoak eta Luzaroko 4., 5. eta 6.mailako ordezkariak izan ginen.
Uraren  ziklo artifizialari buruz informazio ugari jaso genuen:

  • Gure herrira nondik dator ura?
  • Zenbat deposito ditu gure herriak?
  • Urak gure etxeetara iritsi baino lehen izaten duen tratamendua
  • Herritarren ur kontsumoa.
  • Ur zikinen araztegiaren kokalekua...
Orain ikasleen txanda izango da. Bertan jasotako informazioa kideei azaldu beharko die.
Animo!!