domingo, 25 de febrero de 2018

Zuhaitz eguna


Lagun agurgarria,
Datorren martxoak 3, larunbata, goizeko 11:30etan, Debanaturak, SEO/BirdLife-ren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Debako Zuhaitz Eguna ospatuko du Deban. Badira iadanik urte batzuk herritarren laguntzari esker egun berezi hau ospatzen dugula Debako ingurunea hobetzen laguntzeko asmoz.
Aurtengo ekintzaren helburua da herritarrei jakinaraztea zuhaitzek edota zuhaitzkak zer-nolako garrantzia duten IBAI-ERTZETAN.
Ekimen hau SEO/BirdLife Euskadiko Ingurumen Boluntariotzako kanpainaren baitan abain jarri den "Boluntarioak habitatak hobetzen biodibertsitatearen alde"
Hau dela eta, Zuhaitz egun honetan bultzatu nahi diren eraketa nagusia hurrengoa da; erriberako basoa, haltzadiz (Alnus glutinosa), sahastiz (Salix alba eta Salix atrocinerea), milazkadiz (Tamarix gallica) eta fruituak ematen dituzten zuhaixken orlaz osatua, guneko landaretza potentzial gisa hartuak; espezie arrotzik eta aztorapenik gabe bertan egon beharko liratekenak.
Besterik gabe, zuen seme-alabekin parte-hartzera gonbidapena luzatu nahi dizuegu, hortaz, zuhaitz bat adoptatu eta zaindu dezazue!!
Oharra: zuhaitz landaketaz gain, hegaztientzako habi kutxak ezarriko dira erebai, martin arrantzalearentzat besteak beste.
Anima zaitezte!
Diego Mendoza, Debako Gela Berdea, Debanatura 

Nolakoak dira gure haziak?

Nolakoak dira gure haziak?Kanpotik eta barrutik berdinak al dira?
Itziarko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak aurreko ostegunean, otsailaren 22an, ikerketa lanean aritu ziren.
Sorpresa bat baino gehiago ikusi zuten!!



Kanpotik bi zati desberdin ikusi ditugu: azala eta hiluma.
Erdibitu dugunean, lehenengo sorpresa  ikusi dugu: sustraia eta hostoa.
Bat batean, bigarren sorpresa azaldu da: Nor izango ote da?

Horrelakoak dira. Norbaitek daki  nortzuk diren?

miércoles, 21 de febrero de 2018

URAREN ZIKLOA

Otsailaren 15ean, Luzaro ikastetxeko ikasle batzuk, udaletxera joan ginen Uraren Zikloa hobeto ezagutzera. Bertan, udaletxeko ingurumen teknikaria, Debegesakoa, Gipuzkoako Ur Kontsortziokoak eta Luzaroko 4., 5. eta 6.mailako ordezkariak izan ginen.
Uraren  ziklo artifizialari buruz informazio ugari jaso genuen:

  • Gure herrira nondik dator ura?
  • Zenbat deposito ditu gure herriak?
  • Urak gure etxeetara iritsi baino lehen izaten duen tratamendua
  • Herritarren ur kontsumoa.
  • Ur zikinen araztegiaren kokalekua...
Orain ikasleen txanda izango da. Bertan jasotako informazioa kideei azaldu beharko die.
Animo!!





domingo, 11 de febrero de 2018

DEBALU

Luzaro ikastetxeak badu bere maskota.
Egindako bozketaren emaitzak hauek dira:

  1. DEBALU, Miren Sagarnak egindako lanak 203 boto jaso ditu.
  2. LUZATXO, Manex Floresek egindako lanak 109 boto jaso ditu.
Beraz, hemendik aurrera gure ikastetxeko maskota DEBALU izango da.
Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.