jueves, 31 de octubre de 2019

BARATZA



Baratza primeran dijoa, baina gure barazki batean, brokolian, arrotz bat topatu dugu. Honek gure hostoak jaten ditu. Hartu dugu eta kaxa batean hosto zati batzuekin sartu dugu. Zer gertatuko da?

Oraingo honetan, saria 3.mailara joan da.
Plastikoa murriztu nahian, udaletxearen laguntzaz, hemendik aurrera ikasleek silikonadun zorroak jasoko dituzte hamaiketakoa, bokadiloak, fruta... bertan gordetzeko.
PLASTIKOA GUTXITUZ, INGURUNEA HOBETUKO DUGU!!!

sábado, 19 de octubre de 2019

Baratza

Lana egin ondoren, argazkiak ateratzeko momentua iritsi da.

Ikusten duzue nolako kalabazina hartu duten?

Letxugak eta azaloreak txukun-txukun landatu dituzte.

Oraingo honetan, lehenengo mailako Irailak, asmakizun txokoko saria eraman du, ZORIONAK

lunes, 14 de octubre de 2019

ASMAKIZUNA

Aurtengo ikasturteko lehenengo asmakizun saria, Eneko Bernalek eraman du. ZORIONAK!!!




martes, 8 de octubre de 2019

Ikasturteko lehenengo asmakizuna dagoeneko  txoko berdean jarrita dago. Ea, etxekoak animatzen zareten eta erantzuna asmatzen duzuen. Animo!!!

          Ba al dakizue aguakate batek gure eskualdera iristeko zenbat kilometro egiten dituen?

  • 90 kilometro
  • 300 kilometro
  • 9000kilometro


Resultado de imagen de aguacate planta

 Ba al dakizue aguakate batek gure eskualdera iristeko zenbat kilometro egiten dituen?
  • 90 kilometro
  • 300 kilometro
  • 9000 kilometro
Kaixo!
Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta gure 2.mailako ikasleak baratzan lanean hasi dira.
 Ikus itzazue hurrengo argazkiak.
Iazko ikasturtean lortutako konposta lurrari primeran datorkio!

Ikasturteko lehenengo letxugak!

Barazki honek fruitu bikainak ematen ditu

Kalabazin ederrak!!