jueves, 16 de noviembre de 2017

URA

HEMEN GARA BERRIRO!


Ura izango da, ikasturte honetan, Agenda 21ean aztertuko dugun gaia.

URA GUZTIOK DUGUN ONDASUN PREZIATUA DA!!!
EZ DAGO BIZITZARIK URIK GABE eta DESEGOKIA DA HAU KUTSATZEA, ARDURARIK GABE eta NEURRIZ GAIN ERABILTZEA.

Eskola komunitate osoan honen inguruan hausnarketa sakona egitea izango da ikasturte honetako helburu nagusia.

Dagoeneko, gai honekin jarduera desberdinak egiten ari gara. Horietako bat, asmakizunen lehiaketa da.
Denek urarekin zer ikusia izango dute.
Hona hemen datorren astekoa

                                        MAINDIRE ZURI BAT,
                                               HARIZKOA EZ;
                                         GUZTIA ESTALTZEN DU
                                                    ETA URA EZ.


martes, 30 de mayo de 2017

Udal foroa

Maiatzaren 26an, Luzaro eta Mendata ikastetxeak , udal batzarra izan genuen. Bertara, gure konpromisoak eta udaletxeari egindako proposamenak eraman genituen.
Aurtengo gaia biodibertsitatea eta geodibertsitatea izan dira.

Gure ikasleek konpromisoak eta proposamenak oso ondo azaldu ondoren, alkatearen hitzak entzun zituzten.
Primeran aritu ziren!!!

Entzuleak adi-adi egon ziren!!

Hain beste lan egin eta gero,  hamaiketakoa gustora jan genuen!!

domingo, 14 de mayo de 2017

Lasturko karst-a

5.mailakoak Maitane eta Inmarekin elkartu ginen, geoparkearen altxor ezkutuari buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko; hau da, Lasturko KARST-ari buruz.


Luzaro, geoparkearen kidea da

Geoparkeak ondare geologiko garrantzitsua duten lurraldeak dira.
Gure geoparkeak altxor ugari gordetzen ditu, eta horietako bat FLYSCHA da.
Haur Hezkuntzako ikasleek badaukate zer esan , eta beraien bizipenak kontatu dizkigute.


sa

g

glan egiten dute

viernes, 24 de marzo de 2017

Aste honetan, martxoaren 22an, uraren eguna ospatu genuen. Hau dela eta, 5.mailakoak Osio errekako ura aztertzera joan ginen.
Bertan, inguruko biodibertsitatea behatzeko aukera izan genuen.

Ibaialdeko motxila hartu, eta Osioruntz abiatu ginen.

Ura analisatu genuen. Oraingo honetan fosfato kantitatea aztertu genuen.

Lehen hezkuntzan hondakinak kudeatzeko jarduera desberdinak daramatzagu
 Astero, hondakin organikoak konposterara daramatzagu. Bertan, pisatu, behatu, nahastu eta ondorioak ateratzen ditugu.

          Iaz lortutako lurra, letxugak landatzeko erabili dugu .


lunes, 20 de marzo de 2017

Luzaro ikastetxean ekintza ugari egiten ditugu 


Haur hezkuntzan baratza txiki bat martxan jarri dugu, ekintza oso gustukoa dute.
Eskarolak landatu ditugu, eta nola ez, astean behin ureztatu ditugu.
Letxugak ereitu ditugu, hasiko ote dira?





   
  AGENDA 21
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
                               Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
                               Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa               bilatzen du.
                               Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
                                Curriculum-berrikuntza eragiten du.