martes, 27 de noviembre de 2018

Baratzako bizidunak

Lehenengo mailakoak baratzara joan ziren  lekuz kanpoko belarrak kentzera, eta hori bakarrik ez zuten kendu. Ikusi, ikusi...
Ikusten al dituzue arrotzak?

Brokolia jango al du?

Ezzzz, hostoak jaten dituzte!

Idarrak ereiten

2.A gelakoek, eskolako baratzean, idarrak erein dituzte. Hasieran, haziak  kanpotik eta barrutik  behatu dituzte, eta ondoren baratzean  sartu dituzte.
Larrosa kolorekoak ikusi arren, txuriak dira

Uretan jarri ditugu biguntzeko

Labana batekin erdibitu ditugu eta  barruko hostoa ikusi diogu.

viernes, 16 de noviembre de 2018

Eskola txukuntzen eta apaintzen


Ostiralero bezala, lehenengo mailakoen txanda izan da. Gaur, egindako lana ugaria izan da; ikusi, ikusi...

Batzuk, hesian txartelak jarri dituzte "Natura naturan, zakarra zakarrontzian"

Begoñarekin galtzadako berdegunea garbitu dute.

Lorak, pentsamenduak, landatu dituzte.

Bukatzeko, lorontzi bakoitza bere lekuan utzi dute.




jueves, 15 de noviembre de 2018

Baratza

Gaur, 2.mailakoek baratzatik bere etekina jaso dute.
Hurrengo argazkiak ikus itzazue, eta ikusiko dituzue nolako letxugak lortu dituzten.




BENETAN EDERRAK!




Uzta jaso ondoren, irakasle gelara joan dira eta irakasleei saldu die. Lortutako diruarekin (12,80 €) barazki berriak eta haziak erosiko dira, eta agian merendola bat prestatuko dugu.
Hurrengo batean lehenengo mailakoen txanda izango da.
ZERBAK, GERO ETA HANDIAGOAK DAUDE.