viernes, 24 de marzo de 2017

Aste honetan, martxoaren 22an, uraren eguna ospatu genuen. Hau dela eta, 5.mailakoak Osio errekako ura aztertzera joan ginen.
Bertan, inguruko biodibertsitatea behatzeko aukera izan genuen.

Ibaialdeko motxila hartu, eta Osioruntz abiatu ginen.

Ura analisatu genuen. Oraingo honetan fosfato kantitatea aztertu genuen.

Lehen hezkuntzan hondakinak kudeatzeko jarduera desberdinak daramatzagu
 Astero, hondakin organikoak konposterara daramatzagu. Bertan, pisatu, behatu, nahastu eta ondorioak ateratzen ditugu.

          Iaz lortutako lurra, letxugak landatzeko erabili dugu .


lunes, 20 de marzo de 2017

Luzaro ikastetxean ekintza ugari egiten ditugu 


Haur hezkuntzan baratza txiki bat martxan jarri dugu, ekintza oso gustukoa dute.
Eskarolak landatu ditugu, eta nola ez, astean behin ureztatu ditugu.
Letxugak ereitu ditugu, hasiko ote dira?





   
  AGENDA 21
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
                               Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
                               Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa               bilatzen du.
                               Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
                                Curriculum-berrikuntza eragiten du.