lunes, 29 de enero de 2018

MASKOTA

LUZARO ikastetxeak, aurtengo ikasturtean, bere maskota aukeratuko du.
Marrazki asko jaso ditugu, eta lan polit ugari. Bi izan dira aukeratuak, eta ostiralean bozketa egingo dugu.
Animatu zaitez eta aukeratu zure gogokoena!

domingo, 28 de enero de 2018

HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Lagun agurgarria
Aurten ere DEBANATURAk “Hezeguneen Munduko Eguna” ospatuko du Deba itsasadarreko hezeguneetan, zehazki Casacampoko paduran.
Otsailaren 2an, urtero, Munduko Hezeguneen Egunak Ramsar Hitzarmena gogorarazten digu; hezeguneen kontserbazioaren inguruan 1971n sinatutako hitzarmena, hain zuzen ere. 
Aurten hiriguneetako hezeguneei eskainiko zaie arreta; hau da, gure herri eta hiri inguruetan daudenei; izan ere, behar-beharrezkoak ditugu eta hauei esker gure ingurua bizitzeko egokia da.
Hona hemen ekimenaren nondik-norakoak:
         Eguna: Otsailaren 3a, larunbata,
         Ordua: Goizeko 11:00etatik aurrera
         Egitaraua: Lehendabizi, Casacampoko sarreran elkartu eta ordubeteko ibilaldi gidatu batburutuko dugu inguruko paduretatik eta, bide batez, neguko hainbat hegaztiren jarraipena egingo dugu (SACIN programaren entrenamendua litzateke). Hamaiketakoa hartu ondoren, inguruaren garbiketari ekingo diogu eta bertan pilatzen diren zaborrak (plastiko arinak) jasoko ditugu. Aldi berean, itsasadarrean ohikoak ziren tamarindoak (Milazkak) eta zumeak landatuko ditugu.
Ekimen hau SEO-BirfLife Euskadi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu da.
Eskertuko genizuke horren berri zuen ikastetxeko ikasle eta gurasoen artean zabaltzea. Goiz polita pasatuko dugu denok elkarrekin.
Zalantzaren bat baduzue edo galderaren bat egin nahi baduzue, deitu lasai telefono honetara 695783656 (Diego) eta atsegin handiz erantzungo dizuegu.
Eskerrik asko zabalkundea egiteagatik eta nahi duzuen arte.
Diego Mendoza
Debanatura” taldearen arduraduna

viernes, 26 de enero de 2018

HAZI EZKUTUEN BILA




Urtarrilaren 25-ean, Itziarko eskolan, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak ikerketa lanean aritu ziren.
Beraien etxeetatik  eta eskolako baratzetik ekarritako haziekin, bi esperimentu martxan jarri zituzten.

  1. Zer sakoneratan gehiago haziko dira?
  2. Alda al daiteke landareen kolorea haziak ur koloreztatutan erneta?



viernes, 19 de enero de 2018

konposta

Gaur, urtarrilaren 19an, 5Ckoak konpostagunera joan dira. Bertan, konposta barruan eta kanpoan, landareak ikusi dituzte.Patata landareak ziren.
Gero, landare hauek hartu eta inguruan landatu dituzte. Ea zer gertatzen den!
Arratsaldean, galtzadako berdegunea garbitzera joan gara. Primeran hasi dira! Batzuk, bertako zikinkeria kentzen. Beste batzuk, atxurrakin lurra mugitzen eta hirugarren talde bat Resuk ekarritako landare batzuk landatzen.Gustora geundenian, atxurkada batek, tuberia bat zulatu du eta lana utzi behar izan dugu. A ze sustoa!!

martes, 16 de enero de 2018

RESU

Pasadan ostiralean, urtarrilaren 12an, Resu, Santixo baserrikoa, gurekin izan zen. Bere landareak eta atxurra esku artean zituela etorri zitzaigun.
6.mailakoak gustora jaso genuen bere bisita, eta nola ez, asko ikasi genuen bere solasaldia entzun da gero.
MILA ESKER!!!


Argazkiak