sábado, 5 de diciembre de 2020

 Urtero bezala, tximeletek, azaloren eta brokolien hostoetan arrautzak jartzen dituzte. Ondoren, arrak ateratzen dira eta gure hostoak jaten dituzte. Ikasleek hobeto ulertzeko, eskulan bat egin dute "tximeletaren zikloa"



 Baratzak, lehenengo etekinak eman dizkigu; ez gutxi ere, 15 letxuga.







jueves, 19 de noviembre de 2020

 2015.urtean Munduko liderrak akordio batera iritsi ziren. Bertan, 2030 AGENDA GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK zehaztu zituzten eta 2030. urterarte indarrean egongo dira.

GIHak, Garapen Iraunkorreko Helburuak 17 dira. Betetzen al ditugu?

ODS Objetivos de Desarrollo Sostenible

miércoles, 4 de noviembre de 2020

 Nuria Zinkunegik, Agenda 21eko kideekin, bideo hau konpartitu nahi izan du.

2019ko Junior Eurovision txapelketan, Melani Garciak, abestutako abestia da. Bertan, gure itsasoekin zer gertatzen ari den azaltzen digu abestiak.


"Mundua horrela amaitzen dela ikusi nahi ez baduzu, eta nigan dagoen bizitza defendatuko baduzu, ZUK ALDA DEZAKEZU"


domingo, 25 de octubre de 2020

Bi aste jarraian, saria, 5.mailara joan da.

Jule eta Oinatz irabazleak izan dira.

 

Baratza primeran doa!

Oraingo honetan eskarolak landatu dituzte.

Primeran pasatzen dute!!

Denak lanean, elkar lanean!

 

jueves, 8 de octubre de 2020

 Gure itsasoetan, gero eta hondakin gehiago daude. Ikus ezazue ipuin musikatu honetan "LEA baleak" zer esaten digun. Berari kaso egiten badiogu, segurazki gure itsasoetan plastiko gutxiago ikusiko dugula.



 Iazko LOGO lehiaketan, Sara Arrizabalagaren marrazkiak boto gehien jaso zuena izan zen. 

Udalak, LOGOA eta DBHkoek aukeratutako LELOA, telazko poltsetan jarri ditu. Ostiralean, eskolan, ikasle bakoitzari, irakasleei, sukaldariei, garbitzailei, jangelako langilei ... guztiei banatuko zaizkizue.

                                    "  GURE KUTSADURA, GURE ARDURA"


Sara Arrizabalaga, LOGOaren egilea.



 Oraingo honetan eguraldiak ez gaitu asko lagundu, baina momentu batean baratzean letxuga batzuk landatzeko eta kalendula loreak hartzeko aukera eman digu.


kalendula lorak!

Euria hasi denean, denak barrura joan gara!

Barazkien fitxak betetzen hasi gara.


Denon artean lanean, gustura aritzen gara.


 Aurtengo ikasturteko asmakizun txokoko lehenengo irabazlea PAUL izan da, ZORIONAK!



domingo, 27 de septiembre de 2020

 Ostiralean oso eguraldi kaskarra egin zuen. Baratzara joan ginen, baina euria hasi zuenez, estalpera joan behar izan genuen.

Ikusi zer topatu genuen ...

Karakolak!!!



 2020-21 ikasturtea hasi berri dugu eta dagoeneko BARATZA martxan jarri dugu.

Ikusi, ikusi... zenbat lan egin duten

Letxugak, azak, azaloreak, brokoliak eta azelgak landatu zituzten.

Lurra oso lehorra zegoenez, ureztatu zuten.

Atxurrarekin estiloa daukate.


lunes, 15 de junio de 2020

PLENO TXIKIA

Aurtengo ikasturtean udaletxean ezin izan dugu PLENO TXIKIA egin, baina udaletxekoek gure proposamenak jaso dituzte eta hauei erantzuna emateko bideo bat antolatu dute.
https://www.youtube.com/watch?v=Yylh6ABFoWI&feature=youtu.be

jueves, 14 de mayo de 2020

viernes, 13 de marzo de 2020

Lea balea

Gure itsasoetan, gero eta plastiko gehiagorekin topatzen gara. Zer egin dezakegu?
Ikus eta entzun ezazue hurrengo ipuin musikatua eta berak ematen dizkigun aholkuak jarrai ditzagun.

viernes, 6 de marzo de 2020

Asmakizuna

Aste honetan, June Egidazuk, asmakizunaren saria jaso du. ZORIONAK!!! eta besteok jarraitu parte hartzen.

Bilera teknikoa

Martxoaren 4an, udaletxean, Luzaroko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek bilera teknikoa izan zuten. Bertan, "Ekoizpen eta kontsumo arduratsuari" buruz, informazio ugari jaso zuten; baita ere ikasleen zalantzak argitu zituzten.



viernes, 10 de enero de 2020

ASMAKIZUN TXOKOA

Aste honetan, LENAk eraman du asmakizun txokoko saria.
ZORIONAK LENA!!!

BARATZA 2020

Abenduan sartutako baratxuriak agertu dira.

Ilarren lehenengo hostoak azaldu dira.

Azak handitzen dijoaz.

Tamaina guztietako letxugak ditugu.