viernes, 22 de enero de 2021

 Eguraldiak laguntzen duenean, baratzera joaten gara eta gustora aritzen gara. Eta txarra egiten duenean? Baratzera ez goaz, baina gelan esku lanak egiten ditugunez, primeran pasatzen dugu.

Ikusi, ikusi...


Lekuz kanpo ateratzen diren belarrak kentzen ditugu.

Idar landareak landatzen ditugu.

Lurra ondo atxurtzen da.

Esku lan politak egiten dituzte.

 馃槑Argazkietan irtetzeko beti prest!!

Hartza, piratak, txakurrak, aurpegi politak... denetik
Orain itxaron beharko dute, beraien buruetan ilea atera arte!


 2021eko lehen asmakizuna Loreak asmatu du, eta bigarrena Adanek, zorionak eta gainerakoek  jarraitu parte hartzen.




viernes, 8 de enero de 2021

 2021ak baratzera joateko eguraldia gure esku jarri du. Gaur, eguzkiak gure barazkiak berotu ditu, eta 2.mailako ikasleek aukera izan dute bertara joateko, lurra atxurtzeko, kipula batzuk landatzeko eta nola ez, barazki batzuk etxera eramateko.

Ikusi, ikusi...!



Mirenek,  konpostari denboratxo bat eskaini dio.

Oraingo honetan, gehienek eskarolak eraman dituzte

Baten batek, zorte gehiago izan du eta brokolia eraman du.

Hala ere, denek asko disfrutatu dute.