miércoles, 9 de junio de 2021

Hemen dituzue Debako Udalak gure proposamenei eman dizkien erantzunak. Lan bikaina!!

martes, 11 de mayo de 2021

 

Gure itsasoak, ibaiak ... horrela ikusi nahi ditugu?
Itziarko, 2.mailako ikasleek, egidako horma-irudian erakutsi nahi digute plastikoa behar denean bakarrik erabili behar dela.

 Hauek dira Luzaro ikastetxeko ikasleek udalari egiten dizkieten konpromisuak eta proposamenak.



jueves, 18 de marzo de 2021

 Hurrengo asteko asmakizuna:


            MUNDUAN 844 MILIOI PERTSONEK EZ DUTE EDATEKO UR GARBIRIK ESKURA.

                                            - EGIA

                                            - GEZURRA

 Uraren kutxadura murrizteko, honen kontsumo arduratsua bermatzeko eta materia organikoaren birziklapena bultzatzeko jolas bat proposatzen dizuegu.

MATERIALAK:

- Plater bat

- Xaboia.

- Ura.

- Piper hauts beltza.

PROZEDURA:

1- Plater batean, ura eta piper hauts beltza nahaztu.

2- Xaboi tanta bat, urez eta piper  beltz hautsez bete dugun plater erdira hurbildu.

BEHAKETA:

Zer gertatzen zaie piper hauts aleei?

Zer uste duzu gertatuko zaiela ur ekosistema batean bizi diren bizidunei xaboi eta material kutsakorrekin?

 Aste honetan, Laida Aizpuruak saria eraman du. ZORIONAK!!!



 Aste honetan ere, eguraldiak ez digu lagundu.

Oraingo honetan, buruari eragin diogu eta zientzialariak bihurtu gara.

----> Gure haziek hazteko, zer behar dute?

----> Urari, kolorantea botatzen badiogu, gure landareak gorriak, urdinak, horiak edo berdeak aterako dira?

Batzuk, urdinak aterako direla esaten dute

Hauek ere, berdin pentsatzen dute.


martes, 9 de marzo de 2021

 Eguraldiak ez duenean laguntzen, gelan gelditu behar gara. 

Bertan egindako lanak ere, landareekin zer ikusia dute.









jueves, 4 de marzo de 2021

GIH, Garapen Iraunkorreko Helburuak 17 dira. Bertan, 5.Akoek, egindako aurkezpenaren argazki batzuk ageri dira.

POBREZIA DESAGERTARAZTEA


OSASUNA ETA ONGIZATEA.

HEZKUNTZA

GENERO DESBERDINTASUNA

EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA

DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

KLIMA

KONTSUMO ETA EKOIZPEN ARDURATSUA.

URETAKO BIZITZA

LEHORREKO BIZITZA


 
GOSEA AMAITZEA

viernes, 22 de enero de 2021

 Eguraldiak laguntzen duenean, baratzera joaten gara eta gustora aritzen gara. Eta txarra egiten duenean? Baratzera ez goaz, baina gelan esku lanak egiten ditugunez, primeran pasatzen dugu.

Ikusi, ikusi...


Lekuz kanpo ateratzen diren belarrak kentzen ditugu.

Idar landareak landatzen ditugu.

Lurra ondo atxurtzen da.

Esku lan politak egiten dituzte.

 😎Argazkietan irtetzeko beti prest!!

Hartza, piratak, txakurrak, aurpegi politak... denetik
Orain itxaron beharko dute, beraien buruetan ilea atera arte!


 2021eko lehen asmakizuna Loreak asmatu du, eta bigarrena Adanek, zorionak eta gainerakoek  jarraitu parte hartzen.




viernes, 8 de enero de 2021

 2021ak baratzera joateko eguraldia gure esku jarri du. Gaur, eguzkiak gure barazkiak berotu ditu, eta 2.mailako ikasleek aukera izan dute bertara joateko, lurra atxurtzeko, kipula batzuk landatzeko eta nola ez, barazki batzuk etxera eramateko.

Ikusi, ikusi...!



Mirenek,  konpostari denboratxo bat eskaini dio.

Oraingo honetan, gehienek eskarolak eraman dituzte

Baten batek, zorte gehiago izan du eta brokolia eraman du.

Hala ere, denek asko disfrutatu dute.