domingo, 28 de enero de 2018

HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Lagun agurgarria
Aurten ere DEBANATURAk “Hezeguneen Munduko Eguna” ospatuko du Deba itsasadarreko hezeguneetan, zehazki Casacampoko paduran.
Otsailaren 2an, urtero, Munduko Hezeguneen Egunak Ramsar Hitzarmena gogorarazten digu; hezeguneen kontserbazioaren inguruan 1971n sinatutako hitzarmena, hain zuzen ere. 
Aurten hiriguneetako hezeguneei eskainiko zaie arreta; hau da, gure herri eta hiri inguruetan daudenei; izan ere, behar-beharrezkoak ditugu eta hauei esker gure ingurua bizitzeko egokia da.
Hona hemen ekimenaren nondik-norakoak:
         Eguna: Otsailaren 3a, larunbata,
         Ordua: Goizeko 11:00etatik aurrera
         Egitaraua: Lehendabizi, Casacampoko sarreran elkartu eta ordubeteko ibilaldi gidatu batburutuko dugu inguruko paduretatik eta, bide batez, neguko hainbat hegaztiren jarraipena egingo dugu (SACIN programaren entrenamendua litzateke). Hamaiketakoa hartu ondoren, inguruaren garbiketari ekingo diogu eta bertan pilatzen diren zaborrak (plastiko arinak) jasoko ditugu. Aldi berean, itsasadarrean ohikoak ziren tamarindoak (Milazkak) eta zumeak landatuko ditugu.
Ekimen hau SEO-BirfLife Euskadi eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu da.
Eskertuko genizuke horren berri zuen ikastetxeko ikasle eta gurasoen artean zabaltzea. Goiz polita pasatuko dugu denok elkarrekin.
Zalantzaren bat baduzue edo galderaren bat egin nahi baduzue, deitu lasai telefono honetara 695783656 (Diego) eta atsegin handiz erantzungo dizuegu.
Eskerrik asko zabalkundea egiteagatik eta nahi duzuen arte.
Diego Mendoza
Debanatura” taldearen arduraduna

No hay comentarios:

Publicar un comentario