domingo, 25 de febrero de 2018

Zuhaitz eguna


Lagun agurgarria,
Datorren martxoak 3, larunbata, goizeko 11:30etan, Debanaturak, SEO/BirdLife-ren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Debako Zuhaitz Eguna ospatuko du Deban. Badira iadanik urte batzuk herritarren laguntzari esker egun berezi hau ospatzen dugula Debako ingurunea hobetzen laguntzeko asmoz.
Aurtengo ekintzaren helburua da herritarrei jakinaraztea zuhaitzek edota zuhaitzkak zer-nolako garrantzia duten IBAI-ERTZETAN.
Ekimen hau SEO/BirdLife Euskadiko Ingurumen Boluntariotzako kanpainaren baitan abain jarri den "Boluntarioak habitatak hobetzen biodibertsitatearen alde"
Hau dela eta, Zuhaitz egun honetan bultzatu nahi diren eraketa nagusia hurrengoa da; erriberako basoa, haltzadiz (Alnus glutinosa), sahastiz (Salix alba eta Salix atrocinerea), milazkadiz (Tamarix gallica) eta fruituak ematen dituzten zuhaixken orlaz osatua, guneko landaretza potentzial gisa hartuak; espezie arrotzik eta aztorapenik gabe bertan egon beharko liratekenak.
Besterik gabe, zuen seme-alabekin parte-hartzera gonbidapena luzatu nahi dizuegu, hortaz, zuhaitz bat adoptatu eta zaindu dezazue!!
Oharra: zuhaitz landaketaz gain, hegaztientzako habi kutxak ezarriko dira erebai, martin arrantzalearentzat besteak beste.
Anima zaitezte!
Diego Mendoza, Debako Gela Berdea, Debanatura 

No hay comentarios:

Publicar un comentario